NOR GARA?

Soraluzeko Musika Eskola, Euskal Herriko Elkarteen erregistroan inskribatuta dagoen irabazi gabeko elkarte bat da. Guraso eta ikasle talde baten ekimenez sortua, musika artearen ikasketak eskaintzea, hedatzea eta sustatzea du helburu nagusitzat, irakasten dituen espezialitateen bitartez.

ANTOLAKETA

GOBERNU ORGANOAK

Kide anitzeko organo hauek osatzen dute: Bazkideen Batzar Orokorra, Zuzendaritza Batzordea.

Gestio pedagogikoa, errepresentazioa eta erantzukizuna: Soraluzeko Musika Eskolako Zuzendaria, Zuzendariaren Aholkularia, Irakasleen Klaustroa, Irakasleak eta Tutoreak.

ZUZENDARIA

  • Nagore Sanz

AHOLKULARIA

  • Domentx Uzin

IRAKASLEGOA

  • Domentx Uzin
  • Nagore Sanz
  • Susana Taracido
  • John Prieto
  • Tzeitel Martín
  • Anabel Henao
  • Itziar Burunza
  • Mikel Arrieta
  • Aitor Aranburu
  • Quico Pugés
  • Susana Plumed

Funtzionamendu arauak

Soraluzeko Musika Eskolako langileen eskola eta lan egutegia, irakaskuntza erregelatuko Eskola Egutegiaren arauen arabera ezarriko da, eta baita Irakaskuntzako Hitzarmenak jasotzen dituen arauen arabera ere.

Matrikulatzeko gutxieneko adina

Beharrezkoa izango da ikasleak lau urte beteta izatea, edo matrikulatu den ikasturtean zehar betetzea.

Matrikulazio epea eta ondorioak

Matrikulazioa ikasturte berria hasi baino lehen egingo da, maiatza eta ekaina bitartean. Ez bazaio matrikulari espresuki uko egiten ezarritako epea baino lehen, ulertuko da ikasturtean matrikulatutako ikasleak inplizituki onartzen duela hurrengo ikasturteko matrikulatzea.

Soraluzeko Musika Eskolan matrikulatzeak Elkarteko ohiko bazkide izatea dakar. Ikaslea bera izango da bazkidea, adinduna edo emantzipatu adingabea bada; eta adingabea bada, berriz, haren lege ordezkaria (aita, ama edo tutorea).

Soraluzeko Musika Eskolako plazen eskaintza

1. nibeleko ikasleak onartzea

Matrikulazioa hurrenkera kronologiko zehatzaren arabera egingo da, matrikula formalizatzeko dataren arabera. Ikasgairen batean eskaera plaza kopurua baino handiagoa baldin bada, matrikulatu diren azkenak itxaron zerrendara igaroko dira, plazaren bat hutsik geratu arte.

Instrumentuko ikasleak

Ikasturte bakoitzean Zuzendaritza Batzordeak ezarriko du eskainiko den espezialitate eta plaza kopurua. Musika Eskolako ikasleek nahi duten espezialitatea aukeratu ahal izango dute. Eskaerek eskaintzen diren plaza kopuru zehatza gainditzen badute, Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du esleitzeko jarraituko diren irizpideak, Soraluzeko Musika Eskolaren helburu eta asmoekin bat.

Kuotak bermatzea

1. nibeleko ikasleek matrikula egin ondoren, hiruhileko bakoitzeko kuota guztiak ordaindu beharko dituzte, nahiz eta hiruhileko baten erdian baja eman. 2. eta 3. nibeleko ikasleek matrikula egin ondoren, ikasturte osoko kuotak ordaindu beharko dituzte, ez bada bere espezialitate eta ordutegi bereko beste matrikula bat egiten. Ikasle berri batek matrikula egin ondoren bere plaza betetzen badu, azken honek bere izenean ordainduko ditu kuotak, eta lehenengoa salbuetsita geratuko da. Ez du, baina, matrikula kopurua berreskuratzeko eskubiderik izango.

Ikasle baten baja, musika eskolak egindako aldaketa baten ondorioz gertatzen bada, onartu egingo da, eta ez ditu ondorengo kuotak ordaindu beharko. Baina ez du matrikularen zenbatekoa berreskuratzeko eskubiderik izango.

Instrumentuak: baldintzak eta mailegatzeko araubidea (alokairua)

Ikasleen ardura da nork bere instrumentua izatea. Musika Eskola instrumentu kopuru mugatu batez baliatuko da, hasiera bateko eskariak asetzeko edo epe baterako probak egiteko. Edozein modutan, ikasle berriek instrumentuak alokatzeko eskaera egiten badute, hirugarren euren instrumentu propioak eduki beharko dituzte.

Soraluzeko Musika Eskolak eginda izango du bere instrumentuen inbentario eguneratua. Instrumentuak mailegatzen badira, inguruabar hori jaso egingo da ikaslearen izen-abizenekin. Ikasleak Musika Eskolakoak diren instrumentuak erabiltzen dituenean, norberak erabiltzeko osagaiak erosi beharko ditu: adibidez, kanaberak, pitak… Era berean, osagai suntsikorren ardura izango du: sokak, zubiak, afinagailuak, erretxina, olioak, e.a. Instrumentuak matxuratzen, galtzen edo hondatzen badira, ikasleak berak konpondu edo erosi beharko ditu.

Soraluzeko Musika Eskolak eskaintzen dituen instrumentu espezialitateak

Klarinetea, saxofoia, txistua, gaita, gitarra klasikoa, biolina, biolontxeloa, soinua, trikitixa, panderoa, pianoa, flauta, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, perkusioa, tronpeta, tronboia eta bonbardinoa.

Taldeetako ikasgaiak

Musika eta Mugimendua, Musika Kantuz-Abesbatza, Talde instrumentalak eta Konboak.