NOTICIAS
Ultimas Noticias
Hemen izango duzue ekitaldien berri!
Haurreskola eta Udalarekin hitzegin ostean, HAURRESKOLAN bertan egingo dira Musika Goiztiarreko saioak. Nagore Sanz irakasleak emango ditu eta bi taldetan banatuko dira, 0-1 urteko taldea (Oraindik 5 leku geratzen dira!!) eta 2-4 urteko umeak (Oraindik 3 leku geratzen dira!!). Talde bakoitzak 2 astean behin izango du saioa taldeak txandakatuz. GURASOAK ere parte hartuko dute saioan beraien haurrekin. Animatu zaitezte! Informazio gehiagorako deitu edo idatzi!
ITXAROPENA KONBOAK Txurrukeneko jaietan jo zuen Irailak 18an
Auzokoa izanik David Ortega baxuko ikaslea, kontzertua egitea proposatu zuen aurten ere. Berrikuntza batekin, Ibai Larrañaga baxuko ikasle gaztea ere gonbidatzea abesti bat jotzera. Roke Akizuk ere 3 abesti abestu zituen. Bideoa eta argazkiak ikusgai barrenako albiste honetan. ITXAROPENA KONBOaren KONTZERTUA Barrenako notizian.
argazkiak: Ubane Madera (BARRENA)















San Martzialeko jaietan egon ziren FANFARREko ikasle batzuk Irailak 5ean
FANFARREko ikasle batzuk animatu ziren San Martialeko jaietan egin zen Dantza Plazan jotzera. Ezoziko Erromerixan egin zuten moduan, DIADAR Txistulariak eta Bailarako Arrabitajoleekin batera, Musika Eskolako ikasle batzuk FANFARREn ikasitako dantza batzuk jo zituzten. Goiz polita pasa genuen, Salda edan, ensaioa egin ermittan, eta gero dantzaldia. Nahi izan zutenak bazkaltzera ere geratu ziren. Ezozikoarekin batera, ohiko zita bihurtzeko gogoz geratu ziren. Bat oporren hasieran eta bestea oporren amaieran.
Argazkiak: Aitor Santiago eta Jon Agirre.






























CONCIOERTO de fin de curso 17 Junio
Frontoian egin genuen asteazkenean kurtsoko azken kontzertua. Bertan era askotariko musikak entzun ahal izan ziren. Formatuak eta adinak ere oso ezberdinak izan ziren. Eskolaren argazki polita erakustea lortu genuen. Eta dena gure ikasleei esker! Jubilatuak, afizioz dabiltzan helduak, taldean batzen diren gazteak, eta noski gure txikienak, musikaren oinarriak dantzan eta abesten ikasten ari direnak. Beraiekin egin genuen aurtengo IPUIN MUSIKATUAren azken abestia, Janus Lesterren DAP DAP. Txoria txori, Aralarko Dama, Kantauri, Un ultimo baile bajo el aguacero, Die with a smile, Angels,… gaur eguneko abestiak gehienak. Horrek daukan zailtasunarekin! Eta pianoa ere izan zen protagonista. Orain diploma lortu duen Lidek jo zuen, eta bestalde, Unibertsitatera doalako uzten gaituen Malen. Instrumentuaren aukerak erakutsiz. Eskerrikasko danori, eta IRAILEAN gehiago! Ondo pasau oporrak!






























ENCUENTRO DE COMBOS de diferentes escuelas 12 Junio
Joan den Ostiralean, KONBO TOPAKETA egin genuen GAZTETXEAN. Ikasbidaikoek zabaldu zuten barra, eta giro aparta sortu zen. Aspaldiko urteetan bezala, musika eskolako ITXAROPENA Konboak, Berriatua, Bermeo eta Ondarruko beste helduen konbo batzuekin, elkartze kontzertua egin zuten. Kurtsoan landukato abesti berriak zuzenean jotzeko aukera ona da, eta nola ez aspaldiko lagunekin batu, musikaz gozatu eta trago bat hartu! Musikaren inguruan sortzen den giroaren erakusle bikaina da hau, eta gaur egun gero eta gutxiago egiten dena. Mikel Arakistain Ondarruko baxu jotzailearen laguntasunarekin antolatu genuen. Eta aurrerantzean ere, ba hemen ta baita beste herri batzutan ere kontzertuak ematen jarraitzeko asmoa daukagu. Eskerrikasko danori etortzearren!








ROMERIA de EZOZIA 13 Junio
Joan den larunbatean Musika Eskolako zenbait musikarik Ezoziko Erromerian jotzeko aukera izan zuten. Bertan jotzen dute DIADAR Soraluzeko Txistulariak, eta azken urteetan Bailarako Arrabitajoleak ere (inguruko herrietako Biolin eta txelo joleak, gitarraren bat ere). Aurten FANFARRE taldeak 3 abesti jo ahal izan ditu (Maitetxu eta Egia da Baltsak, eta 7 jauzi ere.) gutxi zirenez etorri ahal ziranak, Triki-Folk taldeko kideak gogo onez etorri ziren laguntzera! Azkenean musikari asko batu ginen. Entsegua egin genuen bertan goizean, eta mokadutxo bat jan ostean, dantzei ekin genion. Festak jarraitu zuen iluntzerarte. IRAILAK 5ean adierazi digute berriz egingo dela Dantza Plaza saioa oraingoan San Martzialen. (Argazkiak, Jon Agirre eta Lorea de Castro)













































































MUSIKALDI en Legazpia 23 Mayo
Organizado por la ESCUELA DE MÚSICA DOINUA, el pasado Sábado se celebró la fiesta de la Asociación de Escuelas de Música de Euskal Herria. De Soraluze se fueron Banda Gazte y el grupo LEIA. Los de la banda tocaron junto a la joven Banda de Aretxabaleta. Tienen la misma profesora y no es la primera vez que tocan juntas. El grupo toma el nombre de SORARE, uniendo a Sora y ARE. Pero como en adelante también se unirán algunos alumnos de Oñati, se llamará SOÑARE. Espero que en el futuro tengan buenas vivencias. El grupo LEIA, en cambio, vino con refuerzos, a la Bateria Aetz, Gitarra Eki, y Bajo Ibai. Después de dar conciertos en Legazpi volvieron a casa con una buena comida en una Sociedad! ¡Felicidades a todos!











































Concierto de Combos 22 Mayo
El pasado 22 de Mayo ofrecimos un concierto de Combos en el GAZTETXE. Este año los de Ikasbidaia abrieron la barra y hubo un gran ambiente. ¡Gracias a todos!









SORALFOK III. 9 de Mayo 2026
bideo en la noticia de BARRENA
Este año ha sido la 3ª edición de Sorafolk y la principal novedad ha sido la invitación de ARKAITZ MINER. Conocer su labor como profesor en Txoko de Música Popular de Oiartzun, y también tender un puente con ellos. Los profesores del colegio Kiku y John también nos enseñaron canciones bonitas. tuvimos 18 participantes este año y tuvimos un gran ambiente con comida. ¡Aquí van algunas fotos!














