BERRIAK
Azken Berriak
Hemen izango duzue hurrengo ekitaldien berri!
Kurtso Bukaerako KONTZERTUA Ekainak 17
Frontoian egin genuen asteazkenean kurtsoko azken kontzertua. Bertan era askotariko musikak entzun ahal izan ziren. Formatuak eta adinak ere oso ezberdinak izan ziren. Eskolaren argazki polita erakustea lortu genuen. Eta dena gure ikasleei esker! Jubilatuak, afizioz dabiltzan helduak, taldean batzen diren gazteak, eta noski gure txikienak, musikaren oinarriak dantzan eta abesten ikasten ari direnak. Beraiekin egin genuen aurtengo IPUIN MUSIKATUAren azken abestia, Janus Lesterren DAP DAP. Txoria txori, Aralarko Dama, Kantauri, Un ultimo baile bajo el aguacero, Die with a smile, Angels,… gaur eguneko abestiak gehienak. Horrek daukan zailtasunarekin! Eta pianoa ere izan zen protagonista. Orain diploma lortu duen Lidek jo zuen, eta bestalde, Unibertsitatera doalako uzten gaituen Malen. Instrumentuaren aukerak erakutsiz. Eskerrikasko danori, eta IRAILEAN gehiago! Ondo pasau oporrak!






























Eskolarteko KONBO TOPAKETA Ekainak 12
Joan den Ostiralean, KONBO TOPAKETA egin genuen GAZTETXEAN. Ikasbidaikoek zabaldu zuten barra, eta giro aparta sortu zen. Aspaldiko urteetan bezala, musika eskolako ITXAROPENA Konboak, Berriatua, Bermeo eta Ondarruko beste helduen konbo batzuekin, elkartze kontzertua egin zuten. Kurtsoan landukato abesti berriak zuzenean jotzeko aukera ona da, eta nola ez aspaldiko lagunekin batu, musikaz gozatu eta trago bat hartu! Musikaren inguruan sortzen den giroaren erakusle bikaina da hau, eta gaur egun gero eta gutxiago egiten dena. Mikel Arakistain Ondarruko baxu jotzailearen laguntasunarekin antolatu genuen. Eta aurrerantzean ere, ba hemen ta baita beste herri batzutan ere kontzertuak ematen jarraitzeko asmoa daukagu. Eskerrikasko danori etortzearren!








EZOZIKO ERROMERIA Ekainak 13
Joan den larunbatean Musika Eskolako zenbait musikarik Ezoziko Erromerian jotzeko aukera izan zuten. Bertan jotzen dute DIADAR Soraluzeko Txistulariak, eta azken urteetan Bailarako Arrabitajoleak ere (inguruko herrietako Biolin eta txelo joleak, gitarraren bat ere). Aurten FANFARRE taldeak 3 abesti jo ahal izan ditu (Maitetxu eta Egia da Baltsak, eta 7 jauzi ere.) gutxi zirenez etorri ahal ziranak, Triki-Folk taldeko kideak gogo onez etorri ziren laguntzera! Azkenean musikari asko batu ginen. Entsegua egin genuen bertan goizean, eta mokadutxo bat jan ostean, dantzei ekin genion. Festak jarraitu zuen iluntzerarte. IRAILAK 5ean adierazi digute berriz egingo dela Dantza Plaza saioa oraingoan San Martzialen. (Argazkiak, Jon Agirre eta Lorea de Castro)













































































MUSIKALDIA Maiatzak 23 LEGAZPIN
DOINUA MUSIKA ESKOLAK antolaturik, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen jaia ospatu zen joan den Larunbatean. Soraluzetik, Banda Gazte eta LEIA taldea joan ziren. Bandakoek Aretxabaletako Banda gaztearekin batera jo zuten. Irakasle berbera daukate eta ez da lehenengo aldia batera jotzen dutena. SORARE izena hartu du taldeak, Sora eta ARE batuz. Baina aurrerantzean Oñatiko ikasle batzuk ere batuko zaizkienez, SOÑARE izena hartuko du. Bizipen politak izango dituztelakoan etorkizunean. LEIA Taldea aldiz, errefortzuekin etorri zen, Baterian Aetz, Gitarran Eki, eta Baxuan Ibai. Legazpin kontzertuak jo eta gero Elkarte baten bazkari ederra eginda bueltatu ziren etxera! Zorionak danori!











































Konboen Kontzertua Maiatzak 22
Joan den Maiatzak 22an Konboen kontzertua eskeini genuen GAZTETXEAN. Aurtengo Ikasbidaikoek zabaldu zuten barra eta giro paregabea egon zen. Eskerrikasko danori!









SORAFOLK III. 2026 Maiatzak 9
Aurten 3. edizioa izan du Sorafolkek eta berritasun nagusia ARKAITZ MINER-en gonbidapena izan da. Berarekin batera Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan egiten duen arrabita irakasle lana ezagutzea, eta baita elkarren arteko zubia eraikitzen joatea izango da. Kiku eta John eskolako irakasleek ere abesti politak erakutsi zizkiguten. 18 partehartzaile izan genituen aurten, eta giro zoragarria izan genuen, bazkari eta guzti. Hemen doaz argazki batzuk!














